XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hezurduraren osaketaz eta konkretuki bular-kaxaren da.

Saihetsezur eta bizkarrezurraren egituraz jabetzea ere bai.

Antolakuntza Lau zatitan banatzen da SOIN-ENBORRA izenarekin datorren atal hau: Soin-enborraren zatiak
Enborraren aurrekaldea
Enborraren bizkarraldea
Gure enborra.

1) Soin-enborraren zatiak Sail honetan, eta ariketa/jolas bat bitarteko, giza enborraren zatien birgogoratze bati ekiten zaio, aurreko urteetan ikasia berrikusiz.

2) Enborraren aurrekaldea Bakoitzak bere gorputza ukituz eta lagungarri bezala jarri diren galdera horiek erabiliz elkarrizketa bat antolatu nahi da gelan.

Elkarrizketa horren bidez ondorio hauetara iristeko: Bularraldean badugu kaiola babesle bat.

Bularraren aurrekaldean bularrezurra dugu.

Atzekaldean bizkarrezurra dugu.

Sabelaldean aurrekaldetik zati biguina ukitzen da.

Behekaldean bada sabelaren euskarri den hezur-multzoa.

Ondoren proposatzen den ariketan arnasketak sortzen dituen bular-kaxaren aldaketak behatzea proposatzen da.

3) Enborraren bizkarraldea Bizkarrezurra behatzea da atal honen helburua.

Gero, bizkarrezurraren osaketa eta funtzionamendua aztertuz.

Datuak biltzen atalean proposatzen den lana optatiboa da nolabait esateko.

Gainera, 6. puntuan proposatzen den Fitxa orokorra (Kuxkux -379 or.) delakoan osatzen da eta huraxe egitea izango litzate benetan interesgarriena, eskatzen diren datu guztiak edo gehienak behintzat, jasoz eta hurrengo urteetan neurketa berak eginez jasotako datuak konparatu eta aldaketak ikusteko.

Beharbada egokiena irakasleak berak fitxa orokor bana bete edo ikasleei beteerazi eta Erdi Ziklo osoan datuak gordetzea izango litzateke.

Dena dela, beste era batera ere antola daiteke ariketa eta momentuko emaitzak jaso: (...).